NOR GARA

Oiartzungo herritar talde bat gara EKOTALDEA osatzen dugunak; alegia, zu bezalako pertsonak, ingurune osasuntsuan bizi nahi dugunak eta ingurumen egoerak kezkatzen gaituenak: klima aldaketak, hondakinen masifikazioak, espezie eta ekosistemen galerak, berotegi efektuak, aztarna ekologikoak, iraunkortasunak, antropozentrismoak, ekofeminismoak . . .

Oiartzunen bizi gara eta Oiartzungo herriari erantzun nahiko genioke
, bertako ekosistemari eragin nahian, denak ekosistema bereko partaide aktiboak garelako.

Garbi ikusten dugu gizarte honek ezarritako kontsumo ohiturek gure planeta zapuzten dutela eta naturarekin gero eta deskonektatuagoak gaudela, esan nahi da geure baitatik urrunduak, merkantilismo ankerrean itota.

Gure bizi eta kontsumo ohiturak ez direnez batere jasangarriak, beharrezkoa ikusten dugu kontserbazioaren premia gure komunitatera zabaltzea.

Ingurune osasuna guztion eskubidea eta ardura delako, gure ondorengoek bizi baldintza duinak izan ditzaten, irizten diogu hemen eta orain bizi garenok ERALDAKETARI EKIN behar diogula, gehiago itxaron gabe.

Keinu txikiek aldaketa handiak ekar ditzaketelako eta jasangarritasunean hezi eta bizi nahi dugulako, herritarron konpromezu soziala aldarrikatu nahi dugu.

Beraz, zu ere aldaketaren protagonista zarenez, egin ezazu gurekin bat. Denon erantzukizuna baita ohitura jasangarriak bultzatzea, hots, erantzukizun kolektiboa.




Iruzkinak

Mezu ezagunak